Urtea ez du oso fresko hasi PSEko Eneko Anduezak, ezta? Kosta zaio hariak lotzea: jakina, nola ez dira, bada, ikastetxeetako PISAko nota txarrak, ulermen gabeziak eta denak, euskara inposatzearen erruz izango?! Klin-klin-klin, datsegit! kantatu da euskal herritar boto emaile espainolistaren etxean. Eta “zeken alu hori” egin dute mar-mar PPren egoitzan. “Hasi okerragoak esaten”, hoska Madrildik. “Separatista hitza geurea da oraindik!”.
Tira, “utz dezadan fikzioa” esatera nindoan, baina ez, dramoi hau errealista da. Herri honetan euskararen aurka posizionatzeak botoak ematen ditu, eta aldiz, Herrialde Katalanetan adibidez, bandera gorri berberak beste zerbait esaten du, katalana babestu behar dela, kopon. Hemen, ordea, segi inposizioaz hitz egiten, EAJri eta EH Bilduri leporatzen “auzi identitarioa” lehenesten dutela, “komunitate elebidun erreala” baztertzen, eta horregatik esaten, hein batean, irakurmenean arazo bat dagoela Hezkuntzatik hasita.
Agian egin behar da justu kontrakoa da: gehiago irakatsi, gehiago tematu, eta irakurmena hobetu. Amore ematea ez dela bidea diote gero.
Auzi identitarioaren gaiari helduko diot, zeren, Ceutan gertatu denak ere badu horrekin zerikusirik.
Negu Gorriak plataformako kideak Ceutara joan dira, laguntza premia handian baitaude oraindik ere migratzaile ugari. Harrapatuta daude hondartza batean. Jende ugari dago protestan, errepidea mozten, eskuinak eta eskuin muturrak mobilizatuta, ziurrenik inon egongo den Espainiako banderen kontzentraziorik handienean; haien helburua da migratzaileak hortik ez mugiaraztea, ez badituzte behintzat Marokora bueltan eramaten. Eta situazio horretan heldu dira Negu Gorriak talde nafarreko kideak. Ostiralean iragarri zuten hara joatekoak zirela.
Bada, han non iritsi zen auto bat... Eta manifestariek pentsatu Negu Gorriakekoak zirela. WhatsApp mezu oker bat, edo nahita eragindakoa: “Datozen horiek nafarrak dira, eta pentsa zeinen arriskutsuak diren, ETAkoak dira, eta Espainiako kamisetadun jendea atzetik jarraitzen dute Iruñean; hemen ez dute bitan pentsatuko”.
Hala, “ETAzale” eta “erradikal” oihu artean, autoa txikitu.