“Terrorismoaren” izenean, epaitegi batek ez, administrazio batek debeka diezazuke bizileku duzun herritik irtetea, neurri “prebentibo” bezala-edo. Horixe da Micas, ezagun egin dena Frantziako Estatuan, mesures individuelles de contrôle administratif et de surveillance edo “zainketarako eta kontrol administratiborako neurri indibidualak”.
Frantziako Parlamentuak 2017an onartu zuen neurri hori, epaileei kontsultarik egin gabe gobernuak edonor puntualki bere herrian espetxeratzeko boterea, berez, berez, berez, “segurtasunagatik”. Baina eskua eman eta besoa hartu. Duela bi urteko Olinpiar Jokoetan, adibidez, ia 600 herritarrek jaso zuten agindua. Eta urrats bat gehiago eman dute orain, azken hilabeteotan izan diren protestetan, bizitzaren garestitzearen eta murrizketen harira egin diren mobilizazio ugarien garaian.
Isilean igarotzen ari da kontua, “terroristak” izan daitezkeenak edo “istiluak sor ditzaketenak” herrian giltzapetzea ondo saltzen ari delako mediatikoki Frantziako Gobernua. Baina herritar horiek badute aurpegia.
Etxean geratzeko agindua jaso du Nafarroa Behereko herri txiki bateko bizilagun batek. Hiru hilabeterako jarri diote neurria, eta normalean asteburuetara mugatzen zaio, manifestazioak dauden aldietarako.
Bere etxera joan da Jenofa Berhokoirigoin lankidea, eta gaiaz zabal hitz egin dute. Badio berak “ezker-muturraren mehatxua” hauspotzen ari direla Paristik, baketsu diren protesta oro ere “biolentziarekin” lotzen dituztela, muntaia politiko-judizial betean.