|
|
|
|
Plan posible pila bat daude datozen egunetarako; hemen duzu entresaka bat. Gerriak mugitu eta gorputza askatzeko premia sentitzen baduzu, argazkian duzun Goxua'n salsa taldea aproposa izan dakizuke larunbatean Atarrabian.
|
|
|
- Musika. Bihar, ostegunarekin, Bilboko Kafe Antzokian Miruak kontzertua eskainiko du. Eta etzi, Bilboko Bira kulturgunean, Tu-k taldea. Ostiralez baita ere, Mursego eta Euskoprincessen emanaldi bana daude Donostian; Iruñean Anari, eta Gartxot eta Garazi Esnaola ere bai Laban, edota Amorante; Baionan, ostiral honetan, Harat eta Marell taldeak; eta Larzabalen, Ekhi Lambert eta Neu Troia. Larunbatean, Atarrabiako Totemen, Goxua'n salsa-rekin dantzarako plana; Elbeten, berriz, Odeiren kontzertua; Gasteizko Jimmy Jazzen Vibora eta Dena; eta Zarauzko gaztetxean, aldiz, Perlata taldea eta hainbat gehiago. Gaur zortzi, Hendaian ariko da Jurgi Ekiza, eta Karma taldea Donapaleun.
- Antzerkia. Bihar, Hernanin, Desobedienteak 18/98 obra taularatuko du Tanttaka teatroak. Gasteizen, bestalde, Bi baso bat ur Metroakoadrokak. Etzi, Santurtzin Kandida Tartean teatroak; eta Baztanen, Kolapsoa. Estreinaldi bat ostiralez Donostian: Ezer ez delako amaitzen. Bihar, bestalde, “Poltsiko antzerkiaren jaialdia” hasiko da Donostian, ia hilabete osoan iraungo du, eta makina bat antzezlan oholtzaratuko dira; besteak beste, igande honetan, Alperrak, tunanteak eta maleanteak. Leitzan, bestalde, herriko plazan egingo dute Balkoi atzean emakumeak kantari ikusgarria.
- Bertsolaritza. Señora sariketaren atarian, Señora bertso saioa antolatu dute gaurko Bilboko Biran, puntako bertsolariekin. Biharko, Bilbon baita ere, Miren Amurizaren Pleibak eleberrian oinarritutako bertso saio literarioa egingo dute. Eta etzi bestalde, ostiralean jokatuko da Hernandorena bertsolari gazteen sariketako finala, Uztaritzen. Hauek ariko dira kantuan: Nahia Etxeberri, Kattin Madariaga, Irati Alcantarilla, June Aiestaran, Izaro Bilbao eta Irantzu Idoate.
- Literatura. Gaur, Deiadarra komikia aurkeztuko du Aritz Ibarrak Gasteizen. Bihar, “Komikia kontu serioa da” izenburupeko mahai inguru zinez interesgarria izango da Iruñean, bost hizlarirekin. Bihar baita ere, Baionako Biltxokon, Xipri Arbelbiderekin “Filotxoko” saioa izango dute. Eta Donostian, Else Lasker-Schüler idazleari buruzko gogoetak egingo dituzte Liburutegi Nagusian, Eli Tolaretxipik gidatuta.
- Bestelakoetan, nabarmentzekoa igandeko hitzordua Senperen: Herri Urrats. Baita asteburu honetako Donostian antolatu dituzten Arrabixa jardunaldiak ere: esperientzia artistiko bat izango da, performance-an eta pentsamenduan oinarrituta; “gorputz amorratuak, maitasuna eta erresonantzia topaketak”.
|
|