“Pertsona gortasun bat”. “Haragi-tamainako argazki bat”. “Atezaindegietako sareak”. “Txorrota batek ura darigu”. “Zerbitzubatutzara”.
Ene... Guri bai darigula kaka zerutik.
Aitortuko dizut erredakzioan barrez lehertu ginela Zigorrek azterketa erakutsi zigunean. Malkotan hasi ginen. Baina egia esan, negar malkoak behar lukete izan.
Atzo arratsaldean Gasteizko Udalarekin hitz egin ahal izan zuen Zigor lankideak. Galderak euskaraz helarazi zizkion, eta hara hor, gaztelaniaz soilik jaso dugu erantzuna. Onartu dute “itzulpena” ez zela “zuzena” izan, baina esan digute “kontutan hartu” behar dela gaztelaniazko enuntziatuetan ere akatsak atzeman zituztela, eta inportantea dela “testuingurua”, epe laburrean prestatu behar izan dituztelako beste lan deialdi batzuetarako beste 50 azterketa-eredu. Honela finitzen du: “Bolumen horren aurrean, akatsak egitea gerta daiteke, kasu honetan bezala, baina zailtasun horiek azaltzeaz ez du esan nahi justifikatzen direnik”.
Soluzio gisa, azterketa egiten ari ziren unean adierazitako kexak medio, euskarazko eredua egiten ari zirenei gaztelaniazkoa ere eman zitzaien, “kontrastatu” zezaten ea ondo ulertzen zuten euskarazko enuntziatua.
Tira, horrelaxe kontuak. Larunbatean Iruñera joateko motibo bat gehiago, hizkuntza politiketan jauzia eman dadin.